Lan-eskaintzaren deskribapena
Teknei taldean hazten jarraitzen dugu eta gure bezeroentzako balioa gehitzen datuen ingurunean.
Asmo handiko hazkunde-plan baten bidez, gure ekipoa handitu eta datuen analitikan adituak hautatu nahi dutugu, enpresa-datuei buruzko adimen artifizialeko teknikak aplikatuz hobekuntzak egiteko.
Eskakizunak
Egin beharrak:
- Machine Learning ereduen garapena, datu bilketatik ekoizpen eta monitorizaziora arte.
Ezagutzak:
- Machine Learning
- Python
Zer eskaintzen dugu?
Enpresan garapen profesionalerako aukera asko eskaintzen dizkizugu. Karguz igotzeko aukerak, ordainsari malgua, telelana egiteko aukera, lanaldi jarraitua ostiraletan eta udan, eta oso lan-giro ona.
Lantokia: Bilbo eta Madril
Kontratua: Mugagabea
Lanaldia: Osoa
Gutxieneko esperientzia: bi urte
Gutxieneko ikasketak: Goi mailako heziketa-zikloa
Lanpostuak: 1
Modalitatea: Bulegoan eta telelana
Tekneiri buruz
Teknei zerbitzu integralak eta soluzio teknologiko berritzaileak eskaintzen espezializatutako enpresa da. Esperientzia handia dugu IT prozesu intentsiboen aholkularitzan eta kudeaketan, baita soluzio teknologiko propioak sortzen ere, hauek diseinatu, garatu eta inplementatu egiten ditugu.
Enpresa osatzen duten pertsonak dira gure aktiborik baliotsuena. 200 langile baino gehiagoko lantalde aparta dugu, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Madril, Albacete eta Sevillako bulegoetan banatuta.
Eskaintza honetan interesik izanez gero, bidali zure CVa seleccion@teknei.com helbidera, gai bezala lanpostua adieraziz. Formulario hau ere bete dezakezu.