Lanpostuaren deskribapena

Teknei taldean hazten jarraitzen dugu!

Dokumentu-kudeaketako proiektuen taldean, liburutegiko laguntzaileak hautatzen ari gara, Bilbo aldeko zerbitzu publiko garrantzitsu batean erabiltzaileari arreta emateko, taldean sortzen diren gorabeherei erantzuteko (baja medikoak, ordezkapenak...).

Eskakizunak

  • Urte beteko esperientzia liburutegien zerbitzuetan
  • Bibliotekonomian lizentziatura edo gradua
  • Euskara

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:

  • Goizeko txanda: 8.00etatik 14.35etara
  • Arratsaldeko txanda: 14.25etatik 21.00etara

Asteburuetan:

  • Larunbatak: 10.00etatik 20.00etara
  • Igandeak: 9.00etatik 14.00etara

Zer eskaintzen dugu?

  • Liburutegi eta kultura proiektuen enplegu-poltsa baten parte izatea .

Lantokia: Bilbo

Kontratua: Mugagabea

Jardunaldia: Osoa

Gutxieneko ikasketak: Goi mailako heziketa-zikloa

Gutxieneko esperientzia: urte 1

Plaza kopurua: 1

Modalitatea: Presentziala

Tekneiri buruz

Teknei zerbitzu integralak eta soluzio teknologiko berritzaileak eskaintzen espezializatutako enpresa da. Esperientzia handia dugu IT prozesu intentsiboen aholkularitzan eta kudeaketan, baita soluzio teknologiko propioak sortzen ere, hauek diseinatu, garatu eta inplementatu egiten ditugu.

Enpresa osatzen duten pertsonak dira gure aktiborik baliotsuena. 200 langile baino gehiagoko lantalde aparta dugu, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Madril, Albacete eta Sevillako bulegoetan banatuta.

Eskaintza honetan interesik izanez gero, bidali zure CVa seleccion@teknei.com helbidera, gai bezala lanpostua adieraziz. Formulario hau ere bete dezakezu.

by: