Mundua aldatu egiten da, baina Teknei eta gero
Zerbitzu integralak eta teknologia-soluzio berritzaileak eskaintzen espezializatutako taldea gara. Abangoardiako zerbitzuak eta konponbideak, puntako teknologia duten merkatu-praktika berrietan oinarrituta, gure bezeroen balioa eta sinesgarritasuna garatuz, lehiakortasuna eta produktibitatea areagotuz, eta, modu horretan, negozio-estrategian lagunduz.
Taldea
Talentua da gure helburuak lortzeko gakoa. Pertsonak bikaintasunez lan egin bitartean ondo pasatuko duten giroa sortzen dugu, hauei emaitzekiko grina eta gure erakundearekiko identifikazioa sentiaraziz.
Berrikuntza
Teknein gure soluzioetan teknologia berritzaileak txertatuz, gure lanaren kalitatea eta bikaintasuna ziurtatuz, gure bezeroen gogobetetzera bideratutako jarrera hurbil eta malguarekin bereizten dugu gure eskaintza.
Balioak
Teknei estiloa sustatzen dugu, giro ireki eta kolaboratiboan, pertsonak eta haien garapen pertsonal eta profesionala gure arrakastaren ardatz izanik.
Konpromisoa
Gure akziodunei, laguntzaileei, bezeroei, hornitzaileei eta negozio-bazkideei balioa sortzeaz arduratzen gara, konfiantzazko harremanak sendotuz, sormena sustatuz eta sinergiak sortuz, merkatuaren erronkei arrakastaz aurre egiteko gai izateko.
