2023ko azaroak 6, Bilbon.- ADI Data Center Euskadi proiektu teknologiko-industrial berria, Teknei Taldeak, Euskaltelek, Dominionek eta Eusko Jaurlaritzak sortua, errealitate bihurtu da.

Azpiegitura berri horri esker, enpresek eta erakundeek hodeian informazioa biltzeko ahalmen handia izango dute. Gaur jarri dute lehen harria Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan, Ezkerraldea-Meatzaldeko campusean.

Irekiera ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kideak, erakundeetako beste agintari batzuk eta Euskadiko enpresetako ordezkariak izan dira, ADIren Administrazio Kontseiluarekin batera.

Proiektua 2022ko irailaren amaieran sortu zen, eta bere helburu nagusia Atlantikoko enpresen eta erakundeen eraldaketa digitalari laguntzea da, fidagarritasuna, iraunkortasuna, eskalagarritasuna eta hurbiltasuna emanez. Eragin eremuan izango duen inpaktu ekonomiko eta sozial handia ahaztu gabe.

Ezkerraldea-Meatzaldea campuseko zentroak 2024ko lehen sehilekotik aurrera eskainiko ditu zerbitzuak, eta eskualdeko beste leku batzuetan zabalduko diren hainbat gunetatik lehena izango da.

by: